XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jauregiaren bista panoramikoa.

Hegal horiek gabe, eta nolako altuera duen kontu eginik, jauregi honek, XVI. mendean, halako dorron-arrandia eta serailtasuna izango zuela pentsatu behar da.

Bolumen aparteko etxea da, orube exentuan eraikia eta oinplano angeluzuzenekoa.

Hiru oin gora eta hiru isuriko teilatua.

Eta bere fabrika ere hain da tolestura onekoa, non jatorrizko obrari dagokion guztiak patina ezinobe bat gordetzen duen.

Bere garaiko jauretxe gehienek bezala, behe-oinean ez du sarrerakoez beste baorik.

Bi sarrera ditu kasu honetan.

Nagusia errenazentista da, dekorazio kasetoituarekin dobeletan, eta Lezako Hegoaldeko kaleko etxe baten antzekoa egituraz.

Lehen oinean, erremintaritza-lan oneko bi balkoi daramatza, mentsuloi batzuen gainean, eta horien artean barlasai irten eta landurekiko bi baotxo aurkitzen dira, goiko oineko gainerako baoak bezalaxe bestalde.